XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaime Otamendi

Euskadi Irratia

1. Begibistakoa da GALTZAUNDIk egin digun mesedea.

Inguruko berri fin-fin hutsik egin gabe ekartzea berealditako ekarpena izan da.

Eskualdeko berri, Tolosako kontuak eta batez ere neuk gehien eskertu dudana, norberak bere zaletasunak, bistaz ezagutzen nuen jende askoren nondik norakoak jakin ahal izan ditut.

Zorionak esateaz gain estimatzekoa ere bada hila joan eta hila etorri zintzo asko-hau guztia bideratu duzuen guztion lana.

Ez da behar adinatan agertzen gure inguruetan estimazioa eta bi aldiz esatea ere gutxitxo izango da.

Estimatuta dago.

2. Irautea da GALTZAUNDIri opa diodan aurrenekoa.

Lanik gehien askotan horretxek ematen baitu.

Horrez gain, elduaindarra izaki eskualdea Tolosaren probintzia gehixeago mimatzeak ez lioke kalterik egingo aldizkariari.

Kapritxosoa jarrita erretrato gehiago estimatuko nuke neuk, kolorea ere bai zergatik ez, eta batez ere inguruko bizimoduaren ispilu izatea oraindik gehiago, oso etxeko notizia ttiki diren horiek biltzea.

Hala ere, urratutako bideak ikusita, seguru nago eguneroko lanean jarduten duzuenok etorkizuneko arrastoak on bidean hartuta izango dituzuela.

Eskerrak zuei.

Juanma Goñi

Diario Vaso/Tolosa

1. Informazio lokalaren beharra gero eta nabarmenagoa da.

Asko aldatu dira gauzak.

Orain, jendeak herriko edo eskualdeko erreportaiak, elkarrizketak, ikerketak, berriak... eskatzen ditu, bai euskaraz bai gaztelaniaz, baina era periodistiko batean jaso nahi du informazio hau.

Galtzaundi aldizkaria joera honen adibide garbia da.

Tolosaldeak behar zuen halako prentsa moeta bat eta bere funtzioa ondo betetzen ari da.

Gero etorriko dira irratiak, telebistak edo beste aldizkari batzuk.

Herrietako komunikabideen indarra geldiezina izango da.

2. Galtzaundi aldizkariak asko hobetu du.

Nabarmentzen zaio atzetik dagoen izugarrizko lana.

Erreportaiak landuak izaten dira eta beti aurkitzen duzu zeozer interesgarria.

Kultur leihoa atala primera dago, baita herriko taldeek ia zenbaki guztietan lekua izatea ere.

Nire iritziz, Galtzaundik informazioa ematera mugatu beharko luke, iritziak alde batera utziz.

Salbuespen batzuk egon badira ere, normalean horrela izaten da, eta jarraitu behar du izaten.

Bestela, arriskutsua izan daiteke.

Bukatzeko, diseinu berria niri ez zaidala gustatzen esango nuke.